Erronka: nor helduko da lehenbizi Herniora?

Baleike 2018ko ots. 5a, 09:32

Martxoaren 3an Zumaiako Triatloi Taldeko bi lagunen arteko erronka izango da. Patxi Ardantza edo Julen Andika, nor helduko da lehenbizi Hernio mendiko tontorrera?

Zumaiatik Granada errekako bidegurutzera joango dira bizikletan eta handik Hernio mendira korrika igoko dira. Ez dute kanpoko laguntzarik izango eta tontorrera lehena heltzen dena izango da erronkaren irabazlea. Bost minutuko aldea izango du Patxik Julenekiko: Patxi goizeko 9:30ean aterako da Zumaiatik eta Julen bost minutu geroago, 9:35ean. Nork irabaziko duen erronka? Hori jakiteko martxoaren 3ra arte egon beharko da zain.