Kaluse eta Trini Foxen kontzertua izango da, larunbatean, Gaztetxean

Baleike 2018ko urt. 31a, 11:53

Larunbat honetan kontzertua izango da Zumaiako Torreberri gaztetxean. Urola bailarako bi talde, Kaluse eta Trini Fox, ariko dira zuzenean. 22:30ean hasiko dira kontzertuak.

Kaluse taldea bueltan da geldialdi luze baten ondoren, eta itzulerako lehen kontzertua izango du Zumaiakoa. Unai Martinez eta Ibon Gerra azpeitiarrek osatzen dute taldea, eta post-rock instrumentalera hurbiltzen da haien musika, nolabait definitzearren. 

Haiekin batea Trini Fox taldea izango da Gaztetxean. Stoner doinuak ekarriko dituzte hauek. Letaginak diskoa kaleratu zuten iazko irailean eta haien zuzeneko azkar bezain indartsuaz gozatzeko aukera izango da.