Pailazoen bi emanaldietarako geratzen dira sarrerak

Baleike 2018ko urt. 30a, 19:29

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek Zumaiako Inauterietan izango dituzten bi emanaldietarako sarrerak jarri dira gaur salgai. Alondegian eta Aitzurin jarri dira salmenta mahaiak eta, Udal Kultura Sailetik adierazi digutenez, bi emanaldietarako sarrerak geratzen dira. 

Otsailaren 12an izango dira pailazoak Zumaian Borobilean ikuskizunarekin. Aurten ere bi emanaldi eskaniko dituzte Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, 15:00etan eta 17:30ean. Gaurko salmenta ondo joan dela adierazi dute Udaletik, eta bi emanaldietarako sarrerak geratzen direla era gaineratu dute. Sarrera hauek bihar Alondegia kultur etxean izango dira salgai, 11:00-13:00 eta 17:00-18:30 ordutegian. Geratzen diren sarrerak ostegunetik aurrera turismo bulegoan jarriko dira salgai. 

Sarrerak 6€ balioko ditu eta gehienez, pertsonako sei erosi ahal izango dira.