Haur txikientzako musika tailerreko ikastaroa emango da Zumaian

Baleike 2018ko urt. 30a, 13:57

0-3 urteko umeentzako musika tailerreko ikastaroa antolatu du Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak, Txiribuelta elkartearen laguntzarekin. 2014 eta 2017 urteetan jaiotako haurrei zuzendutako ekintza da eta izen-ematea bihar zabalduko da.

Ikastaro hau otsailaren 10etik maiatzaren 19ra bitartean emango da, larunbat goizetan, Maria eta Jose ikastetxean. Irakaslea Nerea Goikoetxea izango da.

Izenak Musika Eskolan emango dira, bihar hasi eta otsailaren 7ra bitartean, astelehenetik ostiraleta, 17:30etik 19:30era (mueszu@hotmail.com / 943 861 183).