'Los archivos del Pentagono' eta 'Paddington 2' pelikulak emango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko urt. 26a, 08:14

Asteburu honetan ere bi pelikula emango dira Aita Mari zinean. Steven Spielbergek zuzendu, eta Meryl Streep eta Tom Hanks aktore lanetan dituen Los archivos del Pentagono, eta haurrentzako Paddington 2. Azken hau euskaraz emango da. 

Ordutegiak ohikoak izango dira:

Los archivos del Pentagono: ostiralean, 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean. 

Paddington 2 (hemen trailerra): igandean, 16:30ean.