Maria Martinezen kontzertua bihar gauean Zalla tabernan

Baleike 2018ko urt. 25a, 11:10

Maria Martinez gazte zumaiarrak kontzertua emango du, urtarrilaren 26an, 22:00etan, Zalla tabernan.

Youtubera bideoak igotzen egin zen ezagun Maria Martinez abeslari zumaiarra. Ordutik, kantu eskola batean dabil ahotsa prestatzen. Herriko hainbat tabernetan eman ditu kontzertuak, eta bihar, Zalla tabernan eskainiko du 22:00etatik aurrera.