Kontrol mental ikastaroko beste talde bat hasiko da otsailean

Baleike 2018ko urt. 24a, 15:00

Otsailean Kontrol mental ikastaroko talde berri bat hasiko da Forondan. Zortzi osteguneko ikastaroa izango da, eta izen-ematea doan izango da. Silva metodologiako talde hau otsailaren 1etik martxoaren 22ra bitartean izango da martxan, ostegunetan, 18:30etik 20:00etara. 

Bide batez, urritik martxan dauden ondorengo ikastaroetan une honetan tokia dagoela adierazi dute Alondegitik. Izena-emateko aukera ere badago.

YOGA: Astelehen eta asteazkenetan 10:00 -11:30. Maiatzak 31 arte. 35€ hilero, astero 2 klase.

TAI CHI: Asteazkenetan 18:30 – 20:00 Carlirekin. Maiatzak 30 arte.  20€ hilero.

IZEN-EMATEAK: Alondegia Kultur Etxean 09:30-14:00 943-861056 kulturetxea@zumaia.eus