Zinemaldian saritutako 'Alanis' pelikula emango da bihar zine forumean

Baleike 2018ko urt. 24a, 08:45

Alanis pelikula argentinarra emango du Ostarrenak, bihar, osteguna, zine forum saioan (22:00etan, Aita Marin). Anahí Bernerik zuzendutako lan honek bi sari jaso zituen azken Donostiako Zinemaldian, pelikula eta emakumezko aktore onenarentzakoak, hain zuzen ere. 

Sinopsia:

Alanis prostituzioan aritzen den ama bat da. Haur txiki bat du, eta Giselarekin bizi da, Buenos Airesko apartamentu batean. Bizilagunak kexatu egingo dira, eta bi inspektore agertuko dira haien etxera; haien kontrako salaketa jartzearekin batera, etxetik botako dituzte. Izebarekin bizitzera joango da Alanis, eta etorkizunean zer egin erabaki beharko du.