2018/01/26 - 2018/01/29 19:30ean eta 22:15ean

Zinema

Los archivos del Pentagono

Los archivos del Pentagono
Aita Mari aretoa, Zumaia

Steven Spielberg zinegile estatubatuarrak benetako gertakarietan oinarritutako filma aurkeztuko du beste behin: Tom Hanksek eta Merys Streepek The Washington Postegunkariko zuzendariaren eta editorearen rolak beteko dituzte. 1971n Pentagonoan lau hamarkada isilpean gordeta egon ziren gerra dokumentuen berri izango dute, Vietnamgo gudari buruzko informazio klasifikatua, alegia. Hala, kazetariek adierazpen askatasunaren aldeko borroka abiatuko dute, AEBetako gobernuak ezarritako traba guztiei aurre eginez. Filmaren gidoigilea, Josh Singer, kazetaritza eta ustelkeria kasuak jorratzen aditua da, izan ere, Wikileaksen filtrazioen inguruko The Fifth Estate (2013) eta Spotlight (2015) Oscar saridunean ere parte hartu du aurretik. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.