Anakonda

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2018ko urt. 21a, 18:26

Banindoan atzo oinez Axular ibiltokitik Jadarre aldera, errekaren ertzetik, eta hauxe ikusi nuen:

Lehenengo, akordatu nintzen anakonda sugearekin, 10 metro baino luzeagoa izan daitekeen sugetzarrarekin, boa familiakoarekin; gero, gogoratu nintzen duela urte batzuk ikusitako pelikula beldurgarri batekin (ez nuke esango ona denik, baina entretenigarria bai); horren ondoren, gogoan izan nituen Olarrusubekoak, nola garbitzen duten aldian behin Moila ingurua, eta egunen batean Arroarrekan gora egiten badute, Zubitxikia pasata, argi ibili beharko dutela; azkenik, akordatu nintzen inoiz ez dudala ikusi inor bainatzen inguru horretan…

Gaur, berriz ere han ingurura joan naiz, nahita, eta paretik pasatzean, begiratu egin dut ea han jarraitzen zuen.