Ostiralean hasiko dira santelmoetako haur danborradako entseguak

Baleike 2018ko urt. 21a, 10:26

Ostiral honetan, urtarrilaren 26an, hasiko dira santelmoetako haur danborradako entseguak, Komentuan. 

Danborrada hau antolatzen duen Jakintza Berri kultur elkarteak adierazi duenez, entseguak astean bi egunetan egingo dira: ostiraletan 18:30etik 19:30era, eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara. 

Danborrak edo barrikak jotzen irteteko, haur txikienak 2011. urtean jaiotakoak izango dira. Konfetia botatzen edota salabardoak eta otarrak eramateko, berriz, 2012 eta 2013an jaiotako haurrak izango dira.