Martxoaren 8ko greba antolatzen hasi dira eskualdeko herrietan

Baleike 2018ko urt. 19a, 17:44

Asteazkenean elkartu zen Urola Kostako Koordinadora Feminista Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Emakumeen Askapenerako Nazioarteko Egunerako greba antolatzen ari da Euskal Herriko mugimendu feminista, eta gai hori izan zuten hizketagai Azpeitian egindako bileran.

Lau arlo izango ditu protestak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba izango da martxoaren 8koa. Emakumerik gabe herri oso bat geratzeko ahalmena dutela erakusteko baliatuko dute mobilizazioa. 

Zarauzko Hitzak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.