Luis Mari Alkortak irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa

Baleike 2018ko urt. 19a, 11:24

Luis Mari Alkortak egindako kartela erabiliko du Udaleko Kultura Sailak Inauterietako festa egitaraua iragartzeko. Alkortak irabazi du Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa. 

Udal Kultura Sailetik adierazi dutenez, aurten lan gutxi jaso dira eta, horregatik, ez da erakusketarik egingo. Herritarren saririk ere ez da izango oraingoan. Parte hartu duten guztiei eskerrak luzatu dizkie Sail honek.