Ohikoa den bezala, hileko hirugarren ostegunean, Zumaiako Enplegu Zentroak ateak zabalduko ditu herritarrentzat. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da eta bertan izango dira Udal Elkarteko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua eskaintzeko.
Azken zerbitzu horren kasuan, bilera eraginkorragoa izan eta teknikariek zumaiarren behar eta eskakizunetara egokitutako erantzuna eman ahal izateko, komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea harrera@urolakosta.eus helbide elektronikoan edo 943 89 08 08 telefonoan.