2018/01/11 22:00etan

Zinema

En realidad, nunca estuviste aqui

En realidad, nunca estuviste aqui
Aita Mari aretoa, Zumaia

Lynne Ramsay zinegile eskoziarraren berriena, Cannesko zinema jaialdian gidoi onenaren saria (Ramsay) eta aktore onenarena (Joaquin Phoenix) jaso zituena, Donostia Zinemaldiko Perlak sailetik igaro zen irailean. Gerrako beteranoa den Joe tipo bakarti eta bortitza da; New Yorken bizi da amarekin, eta sexualki esplotatutako emakumeak askatzen ditu, sikario gisara. Ez du lagunik, ezta maitalerik ere, eta bitartekari batek ematen dio enkarguen berri. Egun batean, politikari ospetsu baten alaba gaztea askatzeko eskaera jasoko du, bahitu egin baitute. Enkargua espero baino gehiago zailduko da, ordea. Film bortitza da, iluna oso, baina soinuaren diseinuak eta Phoenixen interpretazioak ez dute inor epel utziko. (zinea.eus)