Azken egunak Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko

baleike 2018ko urt. 9a, 14:41

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak antolatuta, 2018ko Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken egunak dira. Hain zuzen, lanak aurkezteko epea urtarrilaren 12an, ostiralean amaituko da. Hauek Alondegian aurkeztu beharko dira.

Otsailaren 10-11ko asteburuan ospatuko dira Inauteriak Zumaian, eta hori dela eta, egitaraua iragarriko duen kartela erabakitzeko lehiaketa jarri du abian Zumaiako Udaleko Kultura Sailak. Urtarrilaren 12an, ostiralean, amaituko da lanak aurkezteko epea, eta hauek dira lehiaketaren oinarriak:

- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2018".

- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.

- Teknika / neurria: teknika librea.  DinA 3 neurria (297x420mm).

- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 12a  baino lehen.

- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 1etik 18ra.

- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:

Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.

Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.

- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.