Hondar piloa eraman du itsasoak Itzurunen

Baleike 2018ko urt. 7a, 18:00

Azken egunotako itsas denboraleek hondar asko eraman dute Itzurundik eta bistan utzi ditu eskuinaldeko brankadak. Ohikoa da negu partean hala gertatzea. Eraman duen bezala, bueltan ekarriko du pixkanaka, eta izango da hondartzaz gozatzeko aukera eguraldiak hobera egiten duenean.