Koketa jantzi dendak irabazi du erakusleiho lehiaketa

Baleike 2017ko abe. 31a, 15:55

Urtero garai honetan egin bezala, Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu du Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak. Gaur egin da sari-banaketa, San Silvestre lasterketaren baitan. 

Aurtengo lehiaketako irabazlea Txomin Agirre kaian dagoen Koketa jantzi denda izan da. 

Lehiaketan botoa eman dutenen artean zozketa egin da eta irabazlea Elena Etxeberria izan da.