Juan Luis Alfonsok irabazi du Gabonetako xake txapelketa

Baleike 2017ko abe. 30a, 09:49

Gabonetako xake txapelketa jokatu zen atzo Alondegiko Oxford aretoan. 19 parte-hartzaile izan ziren helduen mailan eta beste 6 gaztetxoetan. Inoizko parte-hartze handiena izan du aurtengo txapelketak eta, parte-hartzaile batek adierazi digunez, maila oso handia izan da jokalarien artean.

Finala lehiatua izan zen eta bi partida jokatu behar izan zituzten Juan Luis Alfonso donostiarrak eta Jaime Arozena zarauztarrak, lehena berdinketan amaitu baitzen. Bigarren partidan Juan Luis Alfonsok irabazi zuen eta berak eraman zuen irabazlearen garaikurra.

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzerakoan ere berdinketa izan zen. Bigarren partidan, Erik Juez zarauztarrak akats bat egin zuen eta Fermin Lauroba zumaiarrak irabazi zuen partida. 

Sailkapena:

1. Juan Luis Alfonso.

2. Jaime Arozena.

3. Fermin Lauroba.

4. Erik Juez.