Gabonetako haur parkea Aitzuri frontoian jarriko da, bihar eta etzi

Baleike 2017ko abe. 28a, 16:28

Aurten ere haurrentzako Gabon parkea izango da urte amaierarekin batera. Oraingo honetan, baina, Aitzuri frontoian jarriko da, abenduaren 29an eta 30ean.

Parkeak iaz baino edukiera handiago izango du; iaz Lubakin 244 lagun sartzen ziren eta orain, Aitzurin, 600entzat egongo da lekua. Sarrera 3€koa izango da eta ordutegia, aldiz, 11:30-13:30 eta 16:30-19:30 bitartekoa.