Itsasoaren indarra

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko abe. 28a, 14:54

Normalean, hemen idatzitako batzuk twitterren jartzen ditut gero, baina gaurkoan alderantziz egingo dut, batzuek twitterretik kanpo zaudetelakoan. Hauxe da atzo (abenduak 27) jarri nuen txioa.

Kostaldekoontzat batzuetan ez da erraza izaten azaltzea zer den itsasoa, baina gaur bezalako egunetan, olatutzarrek barra danba jo eta gainetik salto egiten dutenean, esaten duzu "Hau da itsasoaren indarra!"

Oharra: aukera aprobetxatuta, baleikekoei eskatu diet beste argazki hauek ere gehitzeko. Olatu batenak dira, zazpi segundotan aterata.