Kauldi Odriozolak eta Mikel Martinezek Euskadiko selekzioarekin jokatuko dute

Baleike 2017ko abe. 26a, 12:08

Euskadiko eskubaloi selekzioak lagunarteko bi partida jokatuko ditu, Marokoren aurka, hilaren 27an Oñatin eta, egun bat geroago, abenduaren 28an, Lezon. Selekziora deitu dituztenen artean bi zumaiar daude: Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez. 

Senior mailako Euskadiko eskubaloi selekzioak bi partida jokatuko ditu Gabon garaian: asteazkenean Oñatin (18:30ean) eta ostegunean Lezon (22:00etan). 

Zumaiako bi jokalari ditu dituzte hautatzaileek: Bidasoa Irun taldeko Kauldi Odriozola eta Amenabar Zarautzen jokatzen duen Mikel Martinez. 

Urola Kostako Hitzak eman du honen berri.