‘Coco' pelikula emango dute bihar eta asteartean Aita Marin

Baleike 2017ko abe. 22a, 10:43

Disney eta Pixar ekoiztetxeen azken lana izango da ikusgai, bihar, abenduaren 23an, eta datorren asteartean, abenduaren 26an, 17:00etan, Aita Mari zinean.

Musika debekatuta egon da Miguelen familian, belaunaldi luzez. Baina gaztearen amets nagusia musikari bihurtzea da. Musikarako doaia duela erakutsi nahian, Hildakoen Lurralde bitxi eta koloretsuan sartuko da Miguel. Han Hector bihurria ezagutuko du, eta bi lagun berriak bidai ikaragarri batean abiatuko dira, Miguelen familiaren benetako historia eta debekuaren arrazoia deskubritzeko.

Zuzendaria: Lee Unkrich eta Adrian Molina. Iraupena: 105 minutu. Generoa: Animazioa, komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017.