Gabonetako abestien lehiaketa antolatu du aurten ere Erkibe elkarteak

Baleike 2017ko abe. 15a, 13:23

Urteroko legez, Erkibe kultur elkarteak antolatutako Gabonetako abesti lehiaketa egingo da Gabon-gau arratsaldean. Saioa Eusebio Gurrutxaga plazan egingo da, Batzokiaren aurrean, 18:00etan. Aurtengo beharrezko abestia Etxetxo txiki honetan da. 

Taldeak  lau haurrez osaturik egongo dira gutxienez. Hauek, ohiturari jarraituz jantzi beharko dira eta Jaiotza eraman behako dute.

Izena emateko epea irekita dago. Izena eman behar da Batzokian ipinitako zerrendan, edo ondoko zerrendan, eta epea, abenduaren 24an arratsaldeko 16.00tan itxiko da.

Talde bakoitzak bi gabon abesti abestu beharko du. (Bata, derrigorrezkoa antolatzaileek aukeratutakoa eta bestea, beraiek aukeratutakoa).

Antolatzaileek aukeratu duten abestia hauxe da: Etxetxo txiki honetan.

Partitura-

Sariak abesti mailan eta beste Jantzi eta Jaiotza mailan izango dira. Sariak hauek dira:

Abestien mailan:

  1. 1. saria: 70€.
  2. 2. saria: 40€.
  3. 3. saria: 30€.

Jaiotza mailan:

  1. 1. saria: 40€.
  2. 2. saria: 25€.
  3. 3. saria: 20€.

Abesti mailan saririk gabe gelditzen diren taldeek 15€ko ordainsaria jasoko dute. Jantzi eta Jaiotzen mailan berriz 10€koa izango da.

Talde bakoitzak aukeratzen duen gabon abestiaren orijinaltasuna ere kontuan izango da sailkapena ematerakoan.