Mus Maratoi Txapelketa egingo da abenduaren 23an

Baleike 2017ko abe. 15a, 11:24

Datorren larunbatean, hilaren 23an, mus txapelketa herrikoia jokatuko da Zumaiako tabernetan arratsaldean zehar. LEINN (Lidergo, ekintzaile eta berrikuntza) graduko lehen mailako ikasle talde baten ekimena da.

Gabonetako Mus Maratoi Txapelketa jokatuko da datorren larunbatean, abenduaren 23an, herriko hainbat tabernetan. Txapelketa 15:30ean hasiko da taberna batean, baina ez da hor bukatuko. Izan ere, taberna ezberdinetan hainbat partida jokatuko dira aldi berean.

Txapelketa zortzi tabernetan izango da: Gure Txokoa, Zalla, Leize, Metro, Justa, Batzoki, Txikixa eta finala Tximistan. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko da, eta izen-emateko azken eguna abenduak 22 izango da. Horretarako, 672 42 67 23 telefonora mezu bat bidali behar da (Irati).

Txapelketak bi sari izango ditu. Bikote irabazlearentzat bi lagunentzako afaria Urberun, eta bigarren bikotearentzat 50 euro. 

Ekitaldi honen helburua da zumaiarrak elkartzea hobby edo arratsalde pasa tradizional batekin.