‘Ez dok hiru’ antzerki obra bihar Aita Marin

Baleike 2017ko abe. 14a, 10:31
Argazkia: Guilermo Casas.

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore nagusiak dituen Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana izango da bihar Aita Mari zineman, 22:00etan.

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko duen ikuskizuna da Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa. Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzea du helburu, horretarako Patxo Telleriak sortu dituen testuak eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezten duten estilo paregabearekin.

Ez dok hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez... Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario”, aipatu dute aktoreek.

TARTEAN teatroaren antzezlana da hau. Ibilbide luze eta sendoa duen antzerki konpainia da eta Jokin Oregi, Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira proiektu honen buruak. Taldearen ezaugarririk nabarmenena sorkuntza da: taldeko kideek sortutako testu eta ideiekin eraikitzen dira ikuskizunak. Ez Dok Hiru-ren proposamenaren indarra euskara, hitza, humore eta antzezpenean datza.