Abenduko lehen ipuin kontaketa izango da bihar haur liburutegian

baleike 2017ko abe. 12a, 09:51

Urteko azken hilabete honetan, guztira, hiru ipuin kontaketa izango dira haur liburutegian. Bihar, abenduaren 13an, lehenengoa entzuteko aukera egongo da: Petra Ipurdian Bost Letraren etxean kontatutakoak.

Bost eta zortzi urte bitarteko haurrentzat zuzendutako Ixabel Agirresaroberen Petra Ipurdian Bost Letraren etxean kontatutakoak ipuin kontaketa izango da bihar, haur liburutegian, 17:30etatik aurrera.

Bigarren ipuin kontaketa hilaren 20an izango da. Kontukantoiren eskutik, Hainbat kolore, hainbat zapore!!! izeneko ipuina izango da, eta hiru urtetatik aurrerako umeei zuzenduta egongo da.

Abenduko hirugarren eta azken emanaldia, hilaren 28an izango da. Kasu honetan, Apika taldearen eskutik, Kolorez estali ipuina izango da, 5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Ipuin kontaketa guztiak haur liburutegian izango dira, 17:30etatik aurrera.