Maddalen Arzallus abenduko Baleike aldizkariko azalean

Baleike 2017ko abe. 11a, 11:00

Kalean da dagoeneko abenduko Baleike aldizkarian. Azalera Maddalen Arzallus bertsolaria eraman dugu. Doraemon eta Puigdemont bertso batean uztartzeagatik egin da ezagun azken Bertsolari Txapelketa Nagusian, baina baditu askoz gauza gehiago esateko. 

Maria eta Joseko mojek Zumaia utzi dute abendu honetan, gure artean 146 urte egon ondoren. Haiei buruzko erreportajea aurkituko duzue aldizkarian. 

Aurten 50 urte bete dituen Zumaiako Kirol Elkarteari buruzko beste erreportaje bat ere izango duzue aldizkarian. Asteburu honetan bertan ospatuko dute urteurrena, gainera, pilota partidekin eta bazkari batekin.

Musikak ere izango du bere tartea abenduko aldizkarian. Marlik laukoteak bere lehen diskoa atera berri du eta beraiekin izan gara hizketan. 

Aldizkaria bazkideek aste honetan bertan jasoko duzue zuen postontzietan. Besteok salgai izango duzue ohiko saltokietan euro batean.