Un pasito palante

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017ko abe. 8a, 10:44

Zer esango dizuet, ba: Ricky Martinen abesti gogoraerraza etorri zait burura, pauso bat aurrera eman orduko, beste bat atzera.

Laster zabalduko omen dute Barrarako bidea, ia bi urte itxita egon ondoren, urrunetik begiratuta porlanaren apologia dirudien horretara. Horregatik, herritarroi pasabidea ixteko hesia atzerago eraman dute, Barra aldera, eta aurrerago joan gaitezke orain Paolbidean, paseatzen; atzeraka goaz, ordea, euskara-kontuetan: seinale hau jarri dute, gaztelania hutsean. Bistan da euskara ez dela obligatorioa, ez obra ordaintzen duen erakundearentzat (non dabil txantxangorria?), ez obra egiten ari diren “hemengo” enpresentzat, ezta zumaiarron hizkuntza-eskubideak zaindu behar dituen erakundearentzat ere.

Abenduaren 3a pasa berritan, euskarak egun bat, gaztelaniak 365; pauso bat aurrera eman orduko, beste bat atzera.