'Go!azen'-eko lehen emanaldirako sarrerak agortu dira

Baleike 2017ko abe. 5a, 17:50

Abenduaren 23an Go!azen antzezlanaren bi emanaldia izango dira Maria eta Jose ikastetxeko aretoan: 17:30ean lehena eta 19:30ean bigarrena. Udaletik adierazi digutenez, lehen emanaldirako sarrerak agortu dira dagoeneko. 

19:30eko saiorako sarrerak geratzen dira. Sarrera hauek turismo bulegoan daude salgai, 6 euroan.