Alondegia itxita egongo da 6an eta 8an, Oxford aretoa izan ezik

Baleike 2017ko abe. 5a, 14:36
Oxford erakusketa aretoa zabalik izango da jaiegunetan.

Datozen egunetako jaiegunak direla-eta, Alondegia kultur etxeko liburutegiak eta bulegoak itxita izango dira, bihar, asteazkenean eta ostiralean. Ostegunean eta larunbatean, berriz, zabalik egongo da ohiko ordutegian. 

Alondegiko Oxford aretoko erakusketa zabalik egongo da aste honetako jaiegunetan eta asteburuan ohiko ordutegian (18:00-20:00).

Azkenik, Forondako kultur etxeko ikastaroetan zubia dago: bihar abenduak 6tik aurrera ikastarorik ez datorren astera arte