Zumaiako Elikagai Bankuko ordezkarien eskertza

Zumaiako Elikagaien Bankua 2017ko abe. 4a, 10:30

Elikagaien Bankuaren deiari erantzunez, abenduaren 1 eta 2an Zumaian janari bilketa erraldoia egin da, lurraldeko hainbat herritan bezala.

Aurreko urtean herritarrek izan zuten erantzun onari esker, 11.000 kilo elikagai bildu ziren, eta aurten aurrikuspen horiek izan arren, gutxi gorabehera, lehentasunezko 10.000 kilo elikagai eta bono bidezko 4.655 euro bildu dira, bilketa mota hau goraka nabarmen doalarik.

Urtean zehar boluntario ibiltzen garen guztion partetik, Zumaiako herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu, beste behin eman duten erantzun bikainagatik eta baita, nola ez, bi egun hauetan boluntario lanetan ibili diren guztiei ere. Mila esker denoi Elikagaien Bankuaren izenean.