50. urteurrena ospatuko du Zumaiako Kirol Elkarteak abenduaren 16an

Baleike 2017ko abe. 4a, 10:13
Zesta eskolako pilotariak, 1988an. Argazkia: Rafael Zinkunegi

Pilota jaialdia eta herri bazkaria antolatu dituzte abenduaren 16an, ZKEren 50. urteurrena herritar guztiekin ospatzeko. Hemen daukazue pilota jaialdia eta bazkarian izena emateko informazioa.

1967an sortu zuten Zumaiako Kirol Elkartea, herrian kirola sustatzeko helburuarekin, batez ere haur eta gazteen artean. Hasiera haietan, futbola, eskubaloia eta beste kirol batzuk ere bultzatu zituzten baina, lehen urteak pasata, pilota bihurtu zen elkartearen ardatza eta hala izan da gaur egun arte. Mende erdia ospatzeko, pilota jaialdia eta bazkari herrikoia antolatu dute, abenduaren 16an. 

Abenduaren 16a

11:00etan pilota jaialdia Aitzurin:

1. Palaz neskak..: ZUAZOBIDE-ARAMENDI / ETXAIDE-AZKUE
2. Pala motzean.: LOPEZ-BEITIA / ETXEBERRIA-SANCHEZ
3. Xisteran……….: GOIKOETXEA-URANGA / ZINKUNEGI-EMBIL
4. Eskuz……………: IRIONDO-IRIBAR / LARRAÑAGA-ETXABE

Hirugarren eta laugarren partiden artean omenaldia ZKEaren sortzaile-ordezkariei.

14:30ean bazkari herrikoia Marina Berri jatetxean, Naiara eta Eneritz trikitilariekin.

Bazkari txartelerako izen-ematea: Abenduaren 10a baino lehen (44€):
ES40 2095 5174 9410 6025 5030 banku kontu zenbakian izen abizenak jarrita (*)

Aitzuri Tabernan bazkari txartela jasotzearekin batera.
(*) Bazkari txartelak Aitzuri tabernan jaso ahal izango dira hurrengo egunetan ordain agiria eskuetan.