Alondegiko igogailua ez da asteburuan martxan izango matxura bat dela medio

Baleike 2017ko abe. 2a, 17:17

Herritar ugarik erabiltzen du Alondegiko igogailua. Asko edadetuak dira eta parrokiko mezako joan-etorrietarako erabiltzen dute. Atzotik, baina, ez dabil igogailua. Egunean zehar izandako euriteak direla medio, makinak matxura izan du eta asteburu osoan zehar ez da martxan izango.