Janari Bankurako elikagaiak jasoko dira gaur eta bihar Eroski supermerkatuetan

Baleike 2017ko abe. 1a, 16:26

Janari Bilketa Handia deitzen dioten ekintza ari dira egiten hainbat herritan. Zumaian ere elikagaien bilketa egingo da, gaur eta bihar, Eroski supermerkatuetan.

Antolatzaileek honako produktuak ematea eskatzen dute: lekaleak, arroza, gailetak, azukrea eta irina, olioak. pasta, arrain kontserbak, barazki kontserbak, Gabonetako jakiak (turroia, etb.) eta haur-oihalak eta haurrentzako potitoak.

Laguntzeko beste aukera bat ere badago eta da elikagai-txartelak erosita. 

Zumaian, eta beste herrietan, bildutako janaria Gipuzkoako Janari Bankoak duen biltegi handian jasoko da eta, gero, urtean zehar, beharrean daudenei banatuko zaie.