Zuloa zabaldu da autopista sarrerako biribilgunean eta harriak erori dira Santiagon

Baleike 2017ko abe. 1a, 11:49

Azken egunotan edukitzen ari garen eguraldiak izan du eragina Zumaia inguruko errepideetan. Arroan, autopistako sarrerako biribilgunean errepideak behera egin du eta zulo handi bat sortu da.

Santiago hondartza parean, berriz, tunelaren alboan, harriak erori dira menditik. Oraingoz, kostako errepidea zabalik dago.