Garbitasuneko langileek kontzentrazioa egin dute

Baleike 2017ko aza. 29a, 13:26

ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek deituta, garbitasuneko langileek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Aita Mari auzategian, Zumaiako Institutuaren parean. Langileez gain, sindikatuetako jendeak ere hartu du parte kontzentrazioan. Hitzarmen duin bat eskatzen dute garbitasuneko langileek.