Xistera Zirkuituko Saria jokatuko da larunbatean Aitzuri frontoian

Baleike 2017ko aza. 23a, 08:42

Larunbat honetan, Xistera Zirkuitoaren barruan, Zumaiako Torneoko  zesta punta partidak izango dira Aitzuri pilotalekuan. Bertan izango dira Euskal Herriko senior eta jubenil mailetako jokalaririk onenak, zumaiarrak barne: Unai Uranga, Gorka Segurola, Eduardo Agirre, Cristian Saez, Julen Lopez eta Joseba Agirre. 

Goizeko 11:00etan hasita finalaurreko kinielak jokatuko dira eta 18:00etan finala izango da. Finala streaming bidez zuzenean ikusi ahal izango da baita ere www.xistera.eus-en. Sarrera doan izango da etorri nahi duten guztientzat.