Eskuzko eta zesta puntako partidak izango dira asteburuan Aitzurin

Baleike 2017ko aza. 21a, 10:24

Astebururo bezala, eskuzko eta zesta puntako hainbat partida izango dira Aitzuriko frontoian. Ostiralean eta igandean izango dira partidak.

Ostiralean, eskuzko bi partida jokatuko dira 19:15etatik aurrera. Lehenengoa jubenil mailakoa izango da, eta Zumaiako Larrañagak Lapke taldeko Garmendiaren aurka jokatuko du. Bigarrengo partidan, nagusien mailan,  Iriondo zumaiarra, Tolosako Biainen aurka lehiatuko da. 

Igandean, zesta puntako lau partida izango dira. Goizeko 10:00etan hasita, kadete eta jubenil mailako partida bana jokatu dira. Lehenengoan Zumaia-Donostia Jai Alai 1-ren aurka, eta bigarrengoan, Zumaia 1-B.A.C.-en aurka.

Arratsaldean izango dira aldiz, eguneko beste bi partidak, 17:00etan eta 19:00etan. Biak kadete mailakoak izango dira.