Zerbitzuz kanpo zegoen ertzaina bati lapurtzen saiatu ziren atzo Basadin

Baleike 2017ko aza. 15a, 15:54

Erasotzailea, 31 urteko gizonezkoa, labana handi batekin saiatu zen zerbitzuz kanpo zegoen ertzainari lapurtzen. Honek erasotzailea atxilotzea lortu zuen, eta intimidazio eta biolentziazko lapurreta delituak eragotzi dizkio.

Ertzaintzaren prentsa sailaren arabera, atzo arratsaldean gertatu zen lapurreta Basadi auzoan, 16:00ak aldera. Oharraren arabera, zerbitzuz kanpo zegoen ertzaina bati buff batekin aurpegia tapatzen zuen gizonezko bat hurbildu zitzaion, eta honek, arropa artetik, labana handi bat atera zuen, balioa zuen guztia emateko eskatuz.

Ertzainak erasotzaileari aurre egin, eta honek labana eskuetatik askatzea lortu zuen, hala atxilotzeko aukera izanez. 112 telefonora deitu ondoren, ertzaintzaren dispositibo bat hurbildu zen gertakariaren lekura, eta erasotzailea ertzain etxera eraman zuten. Ertzaina erasotuak bere aldetik, intimidazio eta biolentziazko lapurreta delituak eragotzi dizkio 31 urteko gizonezkoari.