Parrokiko bisitarako lekuak bete dira

Baleike 2017ko aza. 15a, 09:55

Larunbat honetan, 10:30etik aurrera, San Pedro parrokia ezagutzeko bisita gidatua egingo da. Ismael Manterola EHUko irakasleak eta artean adituak gidatuko du bisita eta, besteak beste, Antxietaren erretaularen eta Sasiola eta Elorriaga familien kaperetan dauden erretaulen inguruko azalpenak emango ditu. 

Bisita honek piztu du interesa eta Alondegitik adierazi digutenez dagoeneko bete dira lekuak.