Turismo plana osatzeko bigarren laboratorioa egin zen atzo

Baleike 2017ko aza. 11a, 14:28

Zumaiako Turismo plana egiteko prozesuaren baitan, bigarren laboratorioa egin zen atzo Alondegian. 40 bat lagunek hartu zuten parte bertan eta bost taldetan banatuta, turismoari lotutako zenbait gai eta ardatz landu zituzten. Prozesuak aurrera jarraitzen du eta egindako 108 elkarrizketetatik eta burututako bi laboratorioetatik ateratako ondorioak lantzea izango da orain TransLoKal enpresaren ardura.