Zozkatu ditugu 'Cletaren ametsa' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2017ko aza. 9a, 11:34

Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Gus marionetas konpainiaren Cletaren ametsa haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emanda, hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Hemen dituzue saridunak: Joseba Amilibia, Iera Urkidi Unanue eta Araitz Zubimendi. Zorionak! Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. Besteoi adierazi sarrerak aurrez salgai dituzuela turismo bulegoan, 3 euroan.

Sinopsia

Cleta izeneko sorginaren abentura da hau. Egun batean edabe magiko bat prestatzeko asmoz, oihan batera iritsi da. Ezusteko etortze honek bertakoen bizimoduan eragin zuzena du. Izan ere, Cletaren jarrera erabat begirunerik gabekoa da edabea prestatzeko behar dituen osagaiak bilatzen ari denean; oihanaren baliabideak hustu egiten ditu bere jokabidearen ondorioetan erreparatu gabe.

GUS MARIONETAS

Zuzendariak: Susana Pellicer, Fernando Arregui.
Titiriteroak: Susana Pellicer, Fernando Arregui.

Soinu-banda: Fernando Arregui.