Martin Ugalde beka jaso du Maddi Altunak

Baleike 2017ko aza. 9a, 10:44

Argazkia: Martin Ugalde KP

Euskaldunon Egunkaria-k eta Berriak genero gaietan zer eragin izan duten ikertzeko, Martin Ugalde bekaren deialdia egin zuten maiatzean Berria fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Martin Ugalde kultur parkeak. Bost proiektu aurkeztu dituzte —epaimahaiaren arabera, guztiak "maila onekoak"—, eta irabazleak Kattalin Miner Perez, Maddi Altuna Galfarsoro eta Danele Sarriugarte Mochales ikerlariak izan dira.

Urte bat dute ikerketa egiteko, eta ikus-entzunezko dokumental bat egingo dute.

Berria egunkariak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.