Arraunlari senior gizonezkoek bihar hasiko dituzte entrenamenduak

Baleike 2017ko aza. 1a, 18:00

Atsedenaldia amaitu da. Senior mailako gizonezko arraunlariek bihar hasiko dituzte entrenamenduak Xabier Zulaikaren aginduetara. Aurrez arraunean aritu direnak eta inoiz paladarik eman ez dutenak, denak, ongietorriak izango dira. 19:00etan da hitzordua, itsas kiroldegian.