Partidaz josia dator asteburua Aitzurin

baleike 2017ko urr. 31a, 09:13

Ostiraletik hasita, eta igandera bitartean, eskuzko nahiz zesta puntako hainbat partida izango dira Aitzuriko frontoian. Igandeko partidak, federazioaren antolakuntzatik kanpo antolatutakoak dira.

Hauek dira asteburuan izango diren partidak:

-Ostirala, azaroak 3: Zesta puntako hiru partida jokatuko dira 19:15etatik aurrera. Lehen partidan, nagusien lehen mailan, Zumaia 3-Beotibar izango dira. Jarraian, kadete mailan, Zumaia-Danok Bat 2, eta azkenik, nagusien lehen mailan, Zumaia 2-Danok Bat.

-Larunbata, azaroak 4: Goizean, eskuzko bi partida izango dira 11:00etatik aurrera. Lehen partidan, kadeteen bigarren mailan, Zumaia-Goierriren aurka lehiatuko da, eta ondoren, nagusien hirugarren mailan, Zumaia-Tolosa Aurrera.

Arratsaldean, bost partida izango dira; eskuzko bi eta zesta puntako hiru. 16:00etan hasiko da arratsaldeko saioa eta lehen partidan, infantilen 1.urtean, Zumaia-Hernani 1 izango dira. Ondoren, infantilen 2. urtean, Zumaia-Gazteleku 1.

Jarraian zesta puntako hiru partidak izango dira. Lehen partidan, nagusien lehen mailan, Zumaia 1-B.A.C-ren aurka izango da, ondoren, jubenil mailan, Zumaia 1-Kostakoak, eta azkenik, nagusien mailan berriro, Zumaia 4-Kostakoak.

-Igandea, azaroak 5: Infantil mailako zesta puntako bost partida jokatuko dira 17:00etatik hasita. Partida hauek federazioaren antolakuntzatik kanpo jarriak dira.