Azaro amaierara atzeratu dute Europako bodyboard proba

Baleike 2017ko urr. 30a, 16:02
Alex Urangak irabazi zuen iaz gizonen txapelketa.

Asteburu honetan zen jokatzekoa Europako Zirkuitoko Zumaia Bodyboard Pro txapelketa, azaroaren 3tik 5era; baina olatu iragarpenak ez dira batere onak eta antolatzaileek txapelketa atzeratzea erabaki dute.

Azaroaren 24tik 26ra jarri dute data berria. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere goi mailako parte-hartzaileak espero dituzte Itzurunen.