Kataluniako errepublikari ongi-etorria emateko topa egin dute zumaiarrek

Baleike 2017ko urr. 27a, 22:13

Egun handia bizi izan dute gaur Katalunian. Kataluniako errepublika bozkatu dute gaur. Errepublika honi ongietorria emateko, ekitaldia deitu dute gaur iluntzean Gure Esku Dagok, EAJ eta EH Bildu alderdiek, eta ELA, LAB eta ESK sindikatuek tren estazio zaharraren aurrean. 

Txanpanarekin topa eginda eta kantuen bidez eman diote ongietorria bertaratutakoek Kataluniako errepublkari.