Sei partida jokatuko dira asteburuan Aitzurin

baleike 2017ko urr. 24a, 10:19

Ostiral arratsaldean zesta puntako bi partida izango dira, eta larunbat arratsaldean, berriz, eskuzko lau.

Pilotazaleek sei partidez gozatzeko aukera izango dute asteburuan Aitzuriko frontoian. Ostiralean ekingo zaio asteburuko kartelerari. Hala, zesta puntako bi partida jokatuko dira 19:15etatik aurrera. Lehenengo partida jubenil mailakoa izango da Zumaia 2 eta B.A.C.-ren artean. Bigarren partida aldiz, nagusien lehen mailakoa izango da: Zumaia 4-B.A.C.-ren aurka.

Larunbat arratsaldean, eskuzko lau partida izango dira. 16:00etan hasiko dira partidak eta lehenengo hiruak alebin 2. mailakoak izango dira: Zumaia 1-Hernani 8, Zumaia 2-Gazteleku 8 eta Zumaia 3-Hernani 7. Eguneko azken partida infantil lehen mailakoa izango da eta Zumaia-Añorga 3-ren aurka lehiatuko da.