Luisa Etxeberria izango da gaur gaueko 'Ur Handitan' saioko protagonistetako bat

baleike 2017ko urr. 24a, 10:00

Asteartero bezala, 'Ur Handitan' saioa izango da 22:30etatik aurrera ETB1-en. Gaurko programako gaia gaixotasun mentalak dituzten pertsonen egunerokoa kontatzea izango da. Horietako bat da Luisa Etxeberria, desoreka bipolarra duen zumaiarra.

Klak izenburupean, gaixotasun mentalak dituzten pertsonen istorioak kontatzea da gaur gaueko 'Ur Handitan' saioaren helburua. Protagonisten artean Luisa Etxeberria zumaiarra izango da. Duela zazpi urte diagnostikatu zioten desoreka bipolarra Malagara egin zuen bidaia batean. Han sartu zuten lehenengoz psikiatrikoan. Gaixotasunaren nondik norakoak lehen pertsonan kontatuko ditu Luisak, eta Mari Fran eta Joxe gurasoak euren iritzia emango dute.